Aurkibidea
Chants Basques
Agosti Chaho
Aitzin-solasa
Patri Urkizu
GERRA ETA LAUDORIO
Gerlako koplak Luis XIVen ohoretan
Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki
ITSAS KANTUAK
BALADAK
IRRI ETA ZIRI
Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean
Soro arratoia eta etxe arratoia
AMODIOZKOAK
Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia
Gaiaz nenguelarik lo eginik ohian
Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen
Khantore bat herritik aphirilan emanik
Khantoriak berririk Ozarainen eginik
Khantoren egiteko sujeta berririk
Khantu berriren khantatzera nuazü
Maite bat maitatzen det maitagarria
Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian
Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian
Txori erresinula üdan da kantari
Txori erresinola, hots emak eneki
Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten
Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti
Amodioa
Agosti Chaho
Aurkibidea
Chants Basques
Agosti Chaho
Aitzin-solasa
Patri Urkizu
GERRA ETA LAUDORIO
Gerlako koplak Luis XIVen ohoretan
Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki
ITSAS KANTUAK
BALADAK
IRRI ETA ZIRI
Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean
Soro arratoia eta etxe arratoia
AMODIOZKOAK
Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia
Gaiaz nenguelarik lo eginik ohian
Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen
Khantore bat herritik aphirilan emanik
Khantoriak berririk Ozarainen eginik
Khantoren egiteko sujeta berririk
Khantu berriren khantatzera nuazü
Maite bat maitatzen det maitagarria
Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian
Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian
Txori erresinula üdan da kantari
Txori erresinola, hots emak eneki
Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten
Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti
Amodioa
Agosti Chaho
XV
Atharratze jauregian 1
(Zuberoakoa)
Atharratze jauregian bi zitroin loratü,
Hongriako erregek2 batño dü galdatü,
Ükhen dü arrapostia eztirela huntü,
Huntü diratinian batño ükhenen dü.
Aita saldü naizü idi3 bat bezala,
Bai abandonatü ezpanintzan bezala,
Ama bizi ükhen banü, aita, zü bezala,
Ni ezkontüren nintzan Atharratze Salala.
Ahizpa, jauntz ezazü zuk saia4 berdia,
Nik ere jauntziren düt satina xuria,
Ingoitik hor heltü da zure senhar geia,
Botzez ützi ezazü zure sorth-etxia.
Aita, joanen gira oro algarrekin,
Etxerat jinen zira xangrin handirekin,
Bihotza tristetürik, begiak bustirik,
Eta zure alhaba thunban ezarririk.
Ahizpa, zuaza orai Salako leihora,
Iphar ala hegua, zer den jakitera,
Ipharra balin bada, goraintzi Salari,
Et'aldiz ene txerka jin dadila sarri.
Atharratzeko zeiniak tristerik dü joiten5,
Andere Santa-Klara bihar da phartitzen6,
Haren peko zaldia ürhez da zelatzen7,
Hanko txipi handiak beltzez dira bestitzen.
[1] ODS / AB, ff. 123-127. Michel, 263-266. Aita Zabalak 19 aldaera ematen dizkigu, baina grafiak aldatuz eta hizkera berezitasunak errespetatu gabe. Chahorenean hiru bertsio ezberdin ageri dira, bi Santa Clara izenpean. Ohar hau ageri da 127 folioan: «Complainte de la fille du Comte de Luxe mariée contre son gré au roi de Hongrie. Il y a sur un monticule, près de Tardets, les ruines du château qu'elle habitait». Bertsomoldea: A 13 A 13 A 13 A 13 .
[2] Beste bertsioetan Ongriagaray, Donegarai.
[3] Aldaerak: antxu, axuri, biga.
[4] Aldaera: arrauba.
[5] Aldaera: berak arrapikatzen.
«Nous entrons dans l'ancienne province de Soule, en faiseur d'itinéraire, par Montory et Tardets, chef-lieu de canton, petit bourg bâtit au pied d'une montagne. La chanson populaire y place une Santa-Clara ou Claire, mariée bien contre son gré à nous ne savons quel grand seigneur, roi ou prince de l'Europe. Le texte de la complainte ne s'étant jamais imprimé que dans la mémoire des chanteurs, en plusieurs éditions qui ne se ressemblent point, les couplets varient sur ce détail historique que nous n'avons le temps d'éclaircir. Demoiselle Santa-Clara de Tardets, à notre avis, n'a jamais été canonisée que par les bardes. [...]
Le barde fait dire à demoiselle Santa Clara, qu'elle aurait épousé la maison de Sala, de préférence à une maison royale. Mais voici venir la désolation, avec miracle de cloches qui carillonnent toutes seules: ici nous devons citer le texte de la complainte:
Atharratzeco ceñiac
Berac arrapicatzen,
Andere Santa Clara
Herritic phartitcen,
Hanco tchipi handiac
Dira beltzez bestitzen,
Haren peco zaldia
Da chouriz estalzen...»
(A. Chaho, Biarritz... T. I, 127)
[6] Aldaera: herritik phartitzen.
[7] Aldaera: da xuriz estaltzen.