Aurkibidea
Chants Basques
Agosti Chaho
Aitzin-solasa
Patri Urkizu
GERRA ETA LAUDORIO
Gerlako koplak Luis XIVen ohoretan
Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki
ITSAS KANTUAK
BALADAK
IRRI ETA ZIRI
Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean
Soro arratoia eta etxe arratoia
AMODIOZKOAK
Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia
Gaiaz nenguelarik lo eginik ohian
Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen
Khantore bat herritik aphirilan emanik
Khantoriak berririk Ozarainen eginik
Khantoren egiteko sujeta berririk
Khantu berriren khantatzera nuazü
Maite bat maitatzen det maitagarria
Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian
Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian
Txori erresinula üdan da kantari
Txori erresinola, hots emak eneki
Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten
Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti
Amodioa
Agosti Chaho
Aurkibidea
Chants Basques
Agosti Chaho
Aitzin-solasa
Patri Urkizu
GERRA ETA LAUDORIO
Gerlako koplak Luis XIVen ohoretan
Laphurdi, Baxa-Nabarre, Ziberua gureki
ITSAS KANTUAK
BALADAK
IRRI ETA ZIRI
Koplak Haltsu eta Jatsuren aidean
Soro arratoia eta etxe arratoia
AMODIOZKOAK
Eztizüt ez nik phentsatzen hiltzia
Gaiaz nenguelarik lo eginik ohian
Jilofreia eijerra, zük naizü xarmatzen
Khantore bat herritik aphirilan emanik
Khantoriak berririk Ozarainen eginik
Khantoren egiteko sujeta berririk
Khantu berriren khantatzera nuazü
Maite bat maitatzen det maitagarria
Mila ta zortzi eunta zortzigarren urtian
Mila zortzi ehun eta hogoi eta hamabian
Txori erresinula üdan da kantari
Txori erresinola, hots emak eneki
Ürzo aphal gaxuak hasperen egiten
Xarmagarri bat dizut maite bihotzeti
Amodioa
Agosti Chaho
XXV
Nazioneko besta Senperen 1
(Lapurdikoa)
Senperen egin dute besta bat handia,
Deklaratzera noha, guziek guardia.
Jaun erretorak ditu oro gomitatu,
Nazioneko besta dute ohoratu.
Atso zahar batzuek, ongi aphaindurik,
Plazala bildu dira, elgar aditurik,
Ikhusi dutenean han eztela deusik,
Ostatura joan ziren, bihotzak ilhunik.
Ostatuan sartzian, etxeko jaunari
Atsoek erran diote: «Hots, fite, Bettiri,
Gaur besta handi dugu, iguzu jatera,
Juan behar dugu gero guziek plazara».
Bazkaiteko denboran, batak bertzeari
Oihu egiten zuten: «Hire graziari!
Bibe nazionea!» zioten gogotik,
«Gaztetan eztun orai gu bezalakorik».
Bazkaldu direnian atso gaztetuak,
Kontrapasetan dire hasi zoratuak:
«Hots, begira huts egin», zioten atsuak,
«Dostatu behar dugu gaur hemen guziak».
Dantzatu direnean, arbaso zaharrak
Kanporat ilkhi dira, husturik sakelak,
Plazan arribatzian, bisaiak gorririk,
Mundu guzia zagon irriz zabaldurik.
Jaun erretora berriz leihorat etorri,
Handik konplimenduka zitzaie hasi:
«Hots, ene haurrak, orai hor dantza zaitezte,
Ni ere zuiekilan abia nindaite».
Atsuek errephusta jaun erretorari:
«Zu beharko zaitugu ororen gidari,
Emaiten da trunkoa aintzin-gidaritzat,
Atso zahar guzien gobernatzailetzat.
Hasi zenean beraz trunkoa dantzatzen,
Gure atso guziak irriz eman ziren,
Bere esku zimurrak emanik hanketan,
Oro begira zauden besta handi hartan.
Gure atso gaizoak etziren unhatzen,
Bere artzainarekin oro kontent ziren,
Ordean heien senhar gaxoak etxean
Tupina hutsa zuten bathu ilhuntzean.
Gizagaizoak ziren plazalat ethorri,
Bere emazten bilha zoroak iduri.
Jaun erretorak hori ikhusi orduko,
Oihu egin zioten baken egiteko.
«Zuk, Joanes, edan zazu, zuk ere Domingo,
Ene eskuietarik zenbait arno trago.
Bibe nazionea! egizu, zuk, Pello!
Egun haserratziak deus eztu balio.
Gizon eta emazte dugun orok edan,
Basoak trinkaturik omore onean;
Zoazte elgarrekin guziak bakean».
Besta akabatu zen hola arratsean.
[1] Ariel, 19. zenb., 1845-II-9. LPNZ, II, 249-251. 1791n moldatua. Ikus kanta honen komentarioa hemen: Jean Haritxelhar, «Nazioneko besta: «La fête de la nation», 1789 et les basques. Histoire-Langue-Littérature, Presse Universitaires de Bordeaux, 1991. 211-219.