Poesia kaiera
Poesia kaiera
Seamus Heaney
itzulpena: Xabi Borda
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-05-1
Seamus Heaney
1939-2013
 
 

 

Atea zabalik eta ilunpean zegoen etxea

 

David Hammonden oroimenean.

 

Atea zabalik eta ilunpean zegoen etxea,

Beraz, goraki esan nuen bere izena,

Nahiz ordukoan erantzuna isiltasuna izango zela jakin,

 

Zutik eutsi ninduen adi, hazten ari zen bitartean

Atzera eta behera eta kanpora

Etorri nintzen bideraino (orain datorkit gogora)

 

Kale-argiak ere itzalita zeuden.

Toki eta une hartan, sentitu nintzen estreinakoz arrotz,

Sarkin bat ia, handik ihes egiteko gogoz

 

Arriskurik ez zegoela oharturik,

Atzera egitean baizik, ezatsegin ez zen

Hutsune bat, hangarra gauerdian bezala

 

Uda hondarrean aireratze pistako zelaian.