Poesia kaiera
Poesia kaiera
Seamus Heaney
itzulpena: Xabi Borda
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-05-1
Seamus Heaney
1939-2013
 
 

 

Toomeko errepidea

 

Egunsenti batez gerra-gurdi blindatuen konboi batekin

Egin nuen topo, kirrinkari pneumatiko gogorren gainean,

Haltz adar hautsiekin kamuflatuak guztiak,

Eta soldaduak entzungailuekin dorreetan zutik.

Noiztik ote zetozen nire bideetan aurrera

Eurenak balira bezala? Herrialde osoa lo zegoen.

Igarotze eskubidea nuen, soroak, nire azienda,

Traktoreen hortzak ezkaratzetan,

Siloak, ate-hesiak, teila bustiak, berde eta gorriak

Kanpoaldeko teilatuetakoak. Etorriko dela espero denez,

Berri txarrak dakartzan desorduko bisitariarentzat

Atzeko ateak kisketaz itxita badituzte,

Norengana jo behar dut nik lasterka hau kontatzera?

Hazien ereileak, hilarrien harginak…

Oi aurigak, zuen kanoi lokartuen gainean,

Hemen da zutik eta ixil, zuen urratsen aurrean sutsu zutik dago,

Ikusezin, Omphalos geldiezina.