Poesia kaiera
Poesia kaiera
Seamus Heaney
itzulpena: Xabi Borda
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-05-1
Seamus Heaney
1939-2013
 
 

 

Agur-keinua

 

Larunbat arratsaldeetan ilara osatzen genuen

Loudanen harategiaren aurrean. Txahal haragi gorria, listari zuria,

Paper marroia bilgoak egiteko zuzen

Salmahaiaren ertzarekin ebakitzen zena.

Saiheskiak eta berna-hezurrak

Bertatik bertara bota, bildu eta begizta txiki batekin txukun lotuak,

Baina artean odola zeriela. Pisu hila zintzilik,

Inoiz uste izango nuena baino askoz ere astunagoa,

Nire aitak xemaikoz xemaiko ordaindu bitartean.

 

Larunbat arratsaldeetan halaber bertako B-Gizonek,

Arlote arren lanean, herria hartuta,

Auzotar armatuak, jo goiak eta jo beheak desfilatzen,

Batzuek aitari agur-keinua egiten zioten, pasaeran,

Tiro egin izan baliote bezala eta nahita huts egin

Edo, une horretan bederen, zein sokakoa den ez balekite bezala.