Poesia kaiera
Poesia kaiera
Seamus Heaney
itzulpena: Xabi Borda
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-05-1
Seamus Heaney
1939-2013
 
 

 

Ginebra-patxarana

 

Egurats argiko ipurua

neguan zen ilundua.

Ginebraz ondu zituen basaranak

eta beirazko ontziari zigilua.

 

Tapa kendu nionean

biltegian hedatzen ari zen

zuhaixka baten gelditasun garratz

asaldatu berria usaindu nuen.

 

Isuri nuenean

ertz bizia zuen

eta gori zegoen

Betelgeuseren pare.

 

Topa egiten dut zuengatik

buztinzuri ilunean, basaran

urdin-beltzok, mikatz

eta jatorrok.