Poesia kaiera
Poesia kaiera
Seamus Heaney
itzulpena: Xabi Borda
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-05-1
Seamus Heaney
1939-2013
 
 

 

Mugako kanpaina

 

Nadine Gordimerrentzat

 

Epaitegiko horman kedar arrastoak goitik behera, teilatu

Zartatuan zulo bat; habeak euripean

Artean txingarretan:

             “Erasora” hitza entzun nuenean

Mila bederatziehun eta berrogeita hamaseigarrenean St Columb’s Collegen

Arnasestuka geratu nintzen; ezer ez zegoen nire

Eta barnetegiko sabai-gelaz haraindi mugitzen zen zeruaren artean,

Heoroteko basakeriaren biharamunean

Mugitu izango zen antzera, isla bareak

Grendelen atzaparrek zingira ertzean utzitako oinatz gaitzak betetzen zituen

uraren azalean.

             Idatzita zegoen guztiaren,

Eta etorriko zenaren parte nintzen,

Bidean behera lauhazkan klanetako buruzagiekin batera

Beowulfek ganbara gainean sartu zuen

Erpea behatzeko, zeruak handios mugitzen jarraitzen zuen bitartean.

 

Erpeak eta atzapar muturrak, ezproiak oro

Piztia jentil haren ziztailu eta garroa

Urkabeko altzairuzko eztenak bezalakoak ziren goizeko ihintzetan.