Poesia kaiera
Poesia kaiera
Seamus Heaney
itzulpena: Xabi Borda
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-05-1
Seamus Heaney
1939-2013
 
 

 

Dei bat

 

“Itxaron”, esan zuen, “irten eta bila joango naiz.

Oso eguraldi ona dago hemen, zopizartzen

Aritzeko aprobetxatuko zuen.”

                              Ikus nezakeen

Porru sailean belauniko,

Ukituz, ikuskatuz, elkarrengandik bananduz

Zurtoinak, luzatu gabekoak

Leun atereaz, hauskorrak eta hosto-gabeak,

Belar txarrak nola erauzten ziren sentitzearren laketuz,

Baina baita damutuz ere…

                              Ondoren neure burua harrapatu nuen

Sarrerako ordularien tik-tak hots anplifikatuak entzuten

Non telefonoa soilik eta bare egongo baitzen

Eguzkiak argiztaturiko penduluen eta ispiluen artean…

 

Eta neure burua harrapatu nuen pentsakor: gaur bertan baletor

Heriok honelaxe deituko lioke inori.

 

Gero hitz egiten hasi zen eta ia esan nion maite nuela.