Poesia kaiera
Poesia kaiera
Seamus Heaney
itzulpena: Xabi Borda
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-05-1
Seamus Heaney
1939-2013
 
 

 

Toomebridgen

 

Non ur bareak

Neagh lakuaren uharkan gainezka egiten zuen

Mundu lauaren ertz batera iritsi balitz bezala

Eta distiratsu jausten zen

Bann ibaiaren etengabeko orainaldian.

            Non checkpointa egon ohi zen.

Non laurogeita hemezortzian gazte iraultzailea urkatu zuten.

Non ioi negatiboak aire librean

Niretzat poesia diren. Inoiz lokatza eta aingira gizenduaren zilarra

Izan ziren bezala.