Poesia kaiera
Poesia kaiera
Seamus Heaney
itzulpena: Xabi Borda
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-05-1
Seamus Heaney
1939-2013
 
 

 

Metroa

 

Lasterka gindoazen tunel bihurrietan barrena,

Zu ziztuan aurretik, eztei bidaiarako berokiarekin

Eta ni, ni jainko bizkor bat bezala

Zu harrapatu nahian

 

Ihi edo gorriz zipriztinduriko lore zuri berri bihurtu baino lehen.

Berokia baldar mugitu zitzaizun eta botoi bat bestearen atzetik

Erori zen, arrasto bat utziz

Metroaren eta Albert Hallen artean.

 

Eztei bidaian gaude, batetik bestera gabiltza, Promseko kontzertuetarako beranduegi,

Gure oihartzunak pasabide horretan hiltzen dira eta orain

Hansel bezala nator ilargiak argitu harrien atzetik

Bidea atzeraka eginez, botoiak jasoz,

 

Lanparaz argiztaturiko geltoki haizetsu batean amaitzeko

Trenak jada joanda daudenean, trenbidea heze,

Biluzik eta teinkatua ni bezala, arreta osoa

Zure urratsetan jarria, baina atzera begiratzea baino nahiago hil.