Poesia kaiera
Poesia kaiera
Seamus Heaney
itzulpena: Xabi Borda
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-05-1
Seamus Heaney
1939-2013
 
 

 

Sutegia

 

Ezagutzen dudan bakarra iluntasunera ematen duen ate bat da.

Kanpoan, ardatz zaharrak eta burdinazko uztaiak herdoiltzen;

Barruan, ingude mailukatuaren kolpe hotsak,

Aurreikusi ezineko txinpartez osaturiko buztan borobila

Edo ferra berriak uretan gogortzerakoan jotzen duen txistua.

Ingudeak erdigunean egon behar du,

Bere unikornio adarrarekin, atze kamutsa,

Hantxe egongo da higitzeke: aldare bat

Forma eta musika osatzearren dena emango duena.

Batzuetan, larruzko amantala soinean, sudur zuloan ileak,

Ate ertzera hurbiltzen da, trafiko ilara ziztu bizian doan tokian

Aspaldiko apatxen taka-takez oroitzen da;

Orduan, marmarrean hasi eta barrura sartuko da, esku kolpez

Burdin-burdina mailuz jotzera, hauspoari eragitera.