Poesia kaiera
Poesia kaiera
Seamus Heaney
itzulpena: Xabi Borda
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-05-1
Seamus Heaney
1939-2013
 
 

 

Höfn

 

Hiru mihiko glaziarra urtzen hasi zen.

Zer egin behar dugu, galdetzen dute, harri erauntsia

Deltako lautadan barrena narran datorrenean

 

Eta izotzezko estalki hondogabe hau mugitzen denean?

 

Goitik ikusi nuen, tolesdurak eta harri-metak,

Lurraren gain-azalaren hil gabeko ehotze grisa, betiereko hondarrak,

 

Eta beldurtu egin ninduen bere hoztasunak, oraindik nahikoa indar bazuenak

Arnasarekin lurrundutako hegazkinaren leihoa izozteko,

Barrurantz hormatzeko soro-lur diamantezkoa

 

Eta epel-epel, ahoa blaitzen duten ahoko hitzak.