Poesia kaiera
Poesia kaiera
Seamus Heaney
itzulpena: Xabi Borda
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-05-1
Seamus Heaney
1939-2013
 
 

 

Mendebaldeko urtaroak

 

Gaeltachteko nire lehenengo gauean etxeko amonak ingelesez egin zidan: “Ongi egongo zara”. Ilunabarrak argitzen zuen ohe ertzean eseri nintzen errotik erauzi behar izan nuen hizkuntza baten oroiminarekin, hormaren beste aldean irlandera jori bat entzuten zelarik.

      Mendebaldera etorria nintzen benetako airea arnasteko. Igarleek karidadeko benten usaina putz egiten zidaten aurpegira, laborarien hilobietako hautsa eta gure fedearen baraualdietako listua nahasten zituzten eta nire ezpainak olioz igurtzi. Ephete, urduritu zitzaizkidan.

      Lotsagorritu egin nintzen baina hitz solte batzuk baino ezin izan nituen moldatu. Goiko gela hartan igaro nituen egunetan ez zitzaidan etorri hitz egiteko talenturik denak profezia hori bete zain zeuden arren. Hala ere, gogora ekarriko nituen mendebaldeko urtaroak, hondar zuria, harkaitzen gogortasuna, argia bere berezko izateaz behetik gora Rannafasten eta Errigalen, Annaghryen eta Kincasslaghen gainean: aldareetako harriak bezain izen eraman-errazak, orantzarik gabeko elementuak.