Poesia kaiera
Poesia kaiera
Seamus Heaney
itzulpena: Xabi Borda
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-05-1
Seamus Heaney
1939-2013
 
 

 

Colum cille cecinit

 

 

         I. Is scth mo chrob n scrbainn

 

Nire eskua zurminduta dago idaztez.

Nire lumak zorrotza du punta.

Bere txori-mokoak tinta kakalardo distiratsu

Urdin-ilun bat isurtzen du.

 

Jakinduriaren emaria borborrean

Trazu fineko nire esku beluritik:

Gorosti berdatuaren tintazko

Ubidea pergamuan.

 

Nire lumatxo bizia badoa tantaka

Liburuetan barrena, kosta ahala kosta,

Jakintsuek idatzitakoak ondu nahian —

Eskua zurmintzen didan idaztez.

 

 

         II. Is aire charaim doire

 

Derry nire kuttuna.

Lasaia da, argia da.

Aingeru zurien sardak itzulinguruka

bazter guztietan.

 

 

         III. Fil si nglais

 

Begi gris batek Irlandarantz

Begiratuko du atzera baina

Ez du inoiz ikusiko berriro

Irlandako gizon-emakumerik.

 

XI/XII mendeak