Poesia kaiera
Poesia kaiera
Seamus Heaney
itzulpena: Xabi Borda
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-05-1
Seamus Heaney
1939-2013
 
 

 

Postscript

 

Eta egunen batean har ezazu denbora mendebalderantz gidatzeko

County Clarerantz, Flaggy Shoren barrena,

Irailean edo urrian, haizea eta argia

Elkarrekin ari direnean lanean,

Eta, batetik ozeanoa basati egongo da

Itsas-arkume distiratsuekin, eta lehorreko harri artean

Arbelezko lakuaren gainazala argiztatu egingo da

Lur hartutako beltxarga aldra baten tximistarekin,

Lumaje lakar eta izurtuarekin, zuria zuriaren gainean,

Izan gordean, izan gandortuta, izan lanpetuta urpean

Euren buru tinko erabat haziekin.

Alferrik da pentsatzea autoa geratu eta unea

Bere osoan harrapatuko duzunik. Zu ez zaude hemen eta ezta han ere,

Murgildu bete-betean gauza ezagunak eta ezezagunak gertatzen diren horretan

Haizeak autoa alboka jo eta

Ezustean harrapatu bihotza eta goitik behera erdi bi egiten duela.