Poesia kaiera
Poesia kaiera
Seamus Heaney
itzulpena: Xabi Borda
2017, poesia
64 orrialde
978-84-17051-05-1
Seamus Heaney
1939-2013
 
 

 

Anahorish 1944

 

“Zerriak hiltzen ari ginen amerikanoak iritsi zirenean.

Astearte goiz batez, eguzkia eta barrukietako odola

Hiltegi atarian. Errepide nagusitik

Kurrixkak entzungo zituzten,

Gero nola isiltzen ziren entzun eta geu ikusiko gintuzten

Aldapan behera amantalekin eta eskularruekin.

Bi ilaretan zeuden, bizkarrean fusilak, desfilatzen.

Auto korazatuak eta tankeak eta jeepak.

Eskuak eta besoak eguzkiak erreta. Ezezagunak, izengabeak,

Normandiarako bidean martxan.

Ez genekien orduan

Norantz zihoazen, gu zutik, gaztetxo ezjakinak artean,

Txikleak eta karameluz betetako tutuak botatzen zizkiguten bitartean.”