Aurkibidea
Andoainen amonarekin ederki nengoen
Orduko nik eskola gutxi gutxi zapaltzen eta
Nik Saki kaletik ezagutzen nuen
Astelehenian, Donostian pasaportia egitera
Biharamunian Saki bizarra ondo eginda
Sakik nahi zuen Algecirasera eguerdirako ailegatzia
Handik zuzenian Tetuango karreteran
Egun hura Sakik kamiona deskargatzen
Bazkalondoan Krimo siestara joan zen
Hurrengo goizian artian bero larririk etzela
Etxian Peseta ez genuen ikusi baina
Guk uste genuen Krimo jendiarekin etorriko zela
Baina nik enuen pasta haietatik probatzerik izan
Orduko Zineb eta Lila eta Beni
Algecirasen aurrena nazionalen kontrola zegoen
Barriada deitzen zuten hori eta gero
Aurkibidea
Andoainen amonarekin ederki nengoen
Orduko nik eskola gutxi gutxi zapaltzen eta
Nik Saki kaletik ezagutzen nuen
Astelehenian, Donostian pasaportia egitera
Biharamunian Saki bizarra ondo eginda
Sakik nahi zuen Algecirasera eguerdirako ailegatzia
Handik zuzenian Tetuango karreteran
Egun hura Sakik kamiona deskargatzen
Bazkalondoan Krimo siestara joan zen
Hurrengo goizian artian bero larririk etzela
Etxian Peseta ez genuen ikusi baina
Guk uste genuen Krimo jendiarekin etorriko zela
Baina nik enuen pasta haietatik probatzerik izan
Orduko Zineb eta Lila eta Beni
Algecirasen aurrena nazionalen kontrola zegoen
Barriada deitzen zuten hori eta gero
Han ginela almazen barrenetik Mustafa azaldu zitzaigun. Krimo? galdetu zigun. Krimo gurdia patioan aparkatzera joan zen eta ya bazetorren guregana. Bertan solas pixka bat egin zuten biek eta, nere ustekabia, txabolan ziren Iassin eta Ahmed eta gizon zaharraz gain, haiekin beste hiru lagun etorri ziren, haiek ere noski gurekin joateko, eta haiek ziren gure ekipajeko azkeneko «arimak». Eta, nonbait neuk bakarrik enekien ezer, Sakik ere bai omen zeukan lagun haien berri baina ia seguru ematen zuen azkenian etzirela etorriko eta Krimok berak ez omen zituen dagoeneko espero.
Mustafari aditu nionagatik eta aurrena pentsatu nuena, haiek Mauritaniakoak zirela, baina gero jakin nuen Nigeriakoak zirela baina Mauritania izeneko Tanjako pentsio batian egonak eta handik ekarri zituztela, haiek ba omen zeramaten, hauek ere gero jakindako kontuak, beren herritik aparte eta batetik bestera bi urte! jo hona eta jo hara itsasoa pasatu nahian, Sebtan ere egon omen ziren kanpo batian atxilotuak eta orduan ya libriak eta diru pixka bat eginak eta haiek ere orduan gurekin aukera.
Bi gizon eta emakume bat zirela, Krimok esan zuena, guk orduan ez bait genituen ikusi, haiek ez baitziren beren etzalekutik atera, bakar bakarrik Krimo haiengana joan zen eta handik bost minutura gabe berriz ere gurekin zen eta diru freskoa zekarrela, haiek eztakit nondik aterata frankoekin edo Katik esaten zuen bezala liberekin pagatu ziguten gainera! Noski haiek ez ikustia izan zen eta gau hartan Sakiren ametsak: Beste tipa bat, esan zidan, eta ipurditsua gainera, ba al dakik horrek zer esan nahi duen? Urria parparka!
Azkenian eta bazen garaia, Krimo eta Mustafa norbere txokora eta gu ere kamionera erretiratu ginen, Saki oraindik ere diruak kontatzen egon zen eta denak poltsa batera bilduta toki sekretuan jaso zituen haiek, esan behar da berak dirua han ere beti hola ibiltzen zuela, ez baitzuen bankuekin ezer ere nahi: Lapur horiek... esaten zuen, baina, hori baino gehiago nik uste, Andoainen behin esan zidana zen, alegia, berak aurretik maneju ez oso garbi batzuk ibili zituela eta, kontu guztiak enbargatuta omen zeuzkan, nik eztakit hori zer den baina, benpein fitxatuta zegoela, bai?
Gau hartan, kabinan geundela nik esan nion: Orain, dirua dugula, ja eta alde egingo al dugu? brometan, noski. Eta Sakik: Segizak lotara Tximi, segizak lotara lepoa oraindik ere estima pixka batian balin badaukak!
Ordia, lo egiteko beta haundirik ez genuen izandu ze, begiak ixterako granjan oilarra lata ematen hasi zen eta, handik geroxiago nik uste, bi ordu? askoz gehiago ez, Krimok esnatu gintuen.