Aurkibidea
Andoainen amonarekin ederki nengoen
Orduko nik eskola gutxi gutxi zapaltzen eta
Nik Saki kaletik ezagutzen nuen
Astelehenian, Donostian pasaportia egitera
Biharamunian Saki bizarra ondo eginda
Sakik nahi zuen Algecirasera eguerdirako ailegatzia
Handik zuzenian Tetuango karreteran
Egun hura Sakik kamiona deskargatzen
Hurrengo goizian artian bero larririk etzela
Etxian Peseta ez genuen ikusi baina
Guk uste genuen Krimo jendiarekin etorriko zela
Baina nik enuen pasta haietatik probatzerik izan
Orduko Zineb eta Lila eta Beni
Algecirasen aurrena nazionalen kontrola zegoen
Barriada deitzen zuten hori eta gero
Aurkibidea
Andoainen amonarekin ederki nengoen
Orduko nik eskola gutxi gutxi zapaltzen eta
Nik Saki kaletik ezagutzen nuen
Astelehenian, Donostian pasaportia egitera
Biharamunian Saki bizarra ondo eginda
Sakik nahi zuen Algecirasera eguerdirako ailegatzia
Handik zuzenian Tetuango karreteran
Egun hura Sakik kamiona deskargatzen
Hurrengo goizian artian bero larririk etzela
Etxian Peseta ez genuen ikusi baina
Guk uste genuen Krimo jendiarekin etorriko zela
Baina nik enuen pasta haietatik probatzerik izan
Orduko Zineb eta Lila eta Beni
Algecirasen aurrena nazionalen kontrola zegoen
Barriada deitzen zuten hori eta gero
Bazkalondoan Krimo siestara joan zen, Mustafak kanuto bat erre zuen eta zerbait kontu esan zidan, bazekien berak ere basken berri pixka eta Errealeko jokalarien izenak nik baino hobekiago bai! Esan zidan gogotik joango zela hara eta galdetu zidan aber zer giro zegoen, nik esan nion suerte pixka batekin oraindik San Ferminak harrapatuko zituela eta galdetu zidan aber hori zer zen! Bitartian Ahmed bere kartoietara eta zaharra ere bere txokora erretiratu ziren, Iassin berriz, bere liburua zabaldu zuen eta ezpainak mugitzen zituela marmar batian letzen ari zen, ni pixka bat aspertzen ari nintzen eta, Saki noiz etorriko eta bitartian berriz ere atera nintzen.
Kanpoan eguzkiak erre egiten zuen eta etzegoen inorako girorik, Sussu arbolaren itzalarekin batian metro batzuk harago joana zen eta ixil kantari zegoen, ikusi ninduenian: Etorri, laguna! hots egin zidan. Eta, nola nik, beragana nijoala aber berak ez al zuen bazkaltzen, galdetu nion, orduko laurak edo bostak izango ziren, berak: Bai jango nikek eta emaidak piku gozo pare bat hortik. Eta gero: Beso luze, esan zidan, nola duk izena? Tximi? Tximi, ipar haiziaren umia, eseri hadi hemen, ni Sussu nauk, harriaren umia, belar txarraren auzoa, ni ero hau, ni gizajo hau... Beti hola hitz egiten baitu, ezta oso errexa ulertzen... Bestalde janariaz ari eta kuriosoa! eta esatekoa da, Sussuk ez duela inoiz jatekorik erosten, esaten du jatekoa pagatzia emakumiak pagatzia bezalaxe dela, eta gauza gozagarriek ez dutela preziorik eta hartu egin behar direla gogoa denian.
Berriz ere kontuak esateko gogo haundiarekin zegoen, eta nik buruarekin bai, bai egitia askia zuen berak segitzeko solasian, tarteka han ziren gure «pasajero» haietaz kontu batzuk esan zizkidan, ikusten duzu Sussu espeziala dela bizitzak asmatzen, hala ere nik uste gauza batzuk benetakoak izango direla eta Sussuk nik eztakit nondik gauza asko daki!
Ahmed «aljeriarraz» honela esan zuen:
Egun batian haren etxian gutun bat hartu zuten: zuen semia armadara badoa, zuenak egin du. Ahmedek ihes egin zuen, kanposantu batian izkutatu zen, tunba batian pasatu zituen hiru urte, gehiegi pentsatziagatik gaixo jarri zen, egun batian rebelazioa etorri zitzaion, otso banda batekin juntatu zen, haiekin egin zuen handik honako bidia.
Mustafaz, berriz, txikitatik ezagutu izan balu bezala hitz egiten zuen:
Mustafa, bere amaren esperantza, bere arrebaren etsenplua, aspaldi hil zen bere aitaren ohorea. Biskotxo fabrika batian ari zena, egun batian bidali zutena, ustez litro bat esne lapurtu zuelako. Nobia zuena, ezin zena ezkondu, dirurik etzuelako, etxerik etzuelako, etzuelako deus! Saiatu zen beste bi bider Leuropara joaten, lehenbizikoan maleta baten barruan saiatu zen, eta millon bat pagatu zuen, bigarrenian hango obrero baten pasaportiarekin saiatu zen eta bi millon pagatu zituen, oraingoan hiru millon pagatu zituen eta nahi duen hartara iristen Allahk lagundu dezala!
Esan behar da diru horiek millonak direla hemengo santimak eta horietatik hiru millon gure kilo erdia baino gutxixiago dira eta hor nonbait ibiliko zen!
Bitartian han ginela emakume bat pasatu zen gure ondotik sonbrero haundi batekin eta bizkarrian bera baino haundiagoko egur xehe pila zeramala, eta Sussuk hari: Zoaz Allahrekin, arraina etxian utzi dizut, han zen zure alaba, herriko neskarik ederrena, Raxidi goraintziak eman! Emakumiak zeozer marmarikatu zuen, gaixoa lepoa jiratu ezin zuela zebilen. Eta, makur makur eginda zijoala atzia ederki ikusten zitzaiola, hartaz Sussuk neri:
Ederra duk emakumia, gure aldian beste espezie batekoa ematen dik, eta hala ere, gure antza haundia dik, urruti samarretik ikusita konfunditu ahal izateraino. Zergatik ez gintuen Allahk desberdinagoak egingo, esate baterako, katu formakoak emakumiak?...
Bazeraman emakume harek lastozko sonbrero zabala buruan eta nik pentsatu nuen plazan primeran etorriko zitzaidala halakoxe bat, eguzkitarako bai? Iñakiren aitari etziotelako toldoa jartzeko permisorik ematen, eta gero azokan edo ahal nuen tokian halako bat erosiko ote nuen, Sussuri galdetu nion sonbrero horrek nola zuen izena, eta Sussuri dudikabe grazia egin zion ni harekin interesatziak eta aber sardia ere behar al nuen eta nitaz pixka bat deskojonatu zen baina ondo e! eta nik uste gauzak batzuetan hola izaten direla eta detaile harekin estima pixka bat hartu zidala eta horregatik eman zidala gero bere etxeko helbidia, esan behar dut orain bizi naizen gelako paretan badudala txintxilik sonbrero horietako bat, izena xaxiia!
Baita, Sussuk Krimoz ere esan zidan zer edo zerbait, esaten zuen Krimok buru on ona zeukala baina pixkat nahastuta zegoela, eta hori zela mendikoa zelako, esan behar da Sussu ere mendikoa dela baina bera da Jebelgoa, jibli, eta Krimo da Xemelgoa, Rifekoa, nik diferentzia eztakit zertan den oso ondo, baina garbi dago badagoela horien artian pike pixka bat, Sussuk esaten du Rifen poteko xardinak besterik ez dituztela ezagutzen, bueno hori normala da, Nafarroan amuarrainekin bezalaxe da.
Neri bai burua azkeneko nahastu Sussuk bere kontuekin, behintzat arratsaldia solas horiekin eta beste hainbatekin halaxe joan zen, geroxiago ya eguzkia behera zijoan, itsasotik haize zirrinta bat altxatu zen eta zerua gorri gorri jarri zen, Sussuk begiak itxi eta kieto kieto gelditu zen.