kritikak:
Biolinik gabe, Ibon Egaņa,
Berria, 2006-10-08
«Dakidana da Sastreren lanak bere xumean sorrarazten duen hunkidurak ezer gutxi duela iruzurretik eta inposturatik. Ez eszenek ez pertsonaiek dute biolinen eta latako orkestra-doinuen beharrik».
Mixa eta konpainia, Aritz Galarraga,
Gara, 2006-10-28
«Esan daiteke, Enpleguaren arbola ez dela tragedia bat, etorkin askoren bizitzaren antzera, ez bada tragikomedia bat, hasierako inpresio batean light samarra irudi lezakeena».
Gizaki inkonpletoak, Igor Estankona,
Deia, 2006-11-03
«Ironiaren zapore alegreaz zein haren zapore tristeaz gozatzeko aukera paregabea eskeintzen du Enpleguaren arbolak. Arrapaladan irakurri dut. Esaldi bakoitza ikaragarria da liburu honetan, baina hurrengoarekin maisuki kateaturik datorrenez, azkenean sentipen orokor eta luze bat uzten du».
Lanaren kateak, Javier Rojo,
El Correo, 2006-12-20
«Idazleak testua era estilizatu batean burutu du, sinbolismoz beteriko kontaeraren bidez».
Enpleguaren arbola, Ibon Egaņa,
Berria, 2007-01-10
«Pertsonaiaren eraikuntza biribilak eta ikuspegi narratibo anitzek laguntzen diote nobelari hurbiltasuna ematen. Tonu apaletik mintzo da Sastre, eta hitzak zehatz neurtuta, espanturik gabe hitz egiten du bizitzaren garraztasunez».
Enpleguaren arbola, M. Egimendi,
Aizu!, 2007-04-01
«Pablo Sastreren nobela honek, nobela baino gehiago, kronika dirudi, Euskal Herrira heldutako etorkin baten bizimoduaren kronika, hain zuzen ere. Baina hori baino gehiago ere bada, gure gizarteko baztertuen bizimoduaren kronika, alegia».