Leuropa
Leuropa
2002, nobela
196 orrialde
84-95511-51-7
azala: Anthony Russo
Pablo Sastre
1958, Madril
 
2006, nobela
2004, nobela
2000, nobela
1996, ipuinak
1992, ipuinak
1990, ipuinak
1986, nobela
1984, nobela
 

 

Momo kaleko lanian hasi zen. Bere kajarekin herriz herri ibiltzen zen, relojuak eta saltzen, tabernaz taberna. Gero konpaktoekin hasi zen. Espainolez ondo zekien baina, itxura egiten zuen, etzekiela ondo, hartara gehiago saltzen zuela esaten zuen. Batzuetan ernegatuta zegoen. Zergatik etzen saiatzen konstrukzioan, esaten nion nik. Konstrukzioan, paperik gabe mixeria zegoela, esaten zidan berak. Bere bi lagun hala ari ziren. Irunen, pabelloi batzuk egiten ari ziren. Kotxe patrulla ikusten bazuten, zulora! Hura joandakoan, atera. Eta, besteen erdia kobratzen zuten.

        Egin zuen urtebete legez erdi kanpoan, numeroa eman zioten arte. Azkenian numeroa eman ziotenian, Safin bizi den arreba saiatu zen eramaten. Hezurretan gaitz bat izan behar du harek. Deklarazioa egin zuen, urtian hainbat mila peseta irabazten zituela. Eta, hala ere: Diru horrekin ezin duzu arreba mantendu, esan zioten. Korbatako batzuk joan ziren etxera. Arrebak lo egin behar zuen kuartoa erakusteko eskatu zioten. Bere kuartoa erakutsi zien, etzitzaien nahikoa iruditu. Han etzela tokirik, arreba eramatekotan pisu bat alkilatu behar zuela. Baina, pisua alkilatzeko, beste permiso bat behar zuen. Aurrena etxebizitza aldaketa eskatu behar zuela, holako zerbait. Bilatu zuen etxe bat. Etzioten alkilatu nahi izan, hiru lau tokitan eman zioten ezetza. Etsita zegoen, etzekien zer egin. Herrira itzuli? Bertan hilda nahiago zuen, bakarrik, lanik ez izan arren. Eskutsik itzuli zirenak erotu zirela esaten zuen.

        Eta, poliziek etzioten bakerik ematen. Nola bai baitzekiten paperik etzuela. Noiznahi gelditu, katxeatu... Etakoei bezela, esaten zuen. Behin mendira eraman zuten, pasara bat eman, diru denak kenduta han utzi zuten. Horregatik beldurra zien. Trenetik jeitsita, pasma ikusten bazuen, atzera igo egiten zen. Pilo bat flipatzen zuen txakur bat ikusten zuen bakoitzian.

        Niri ere, dudan itxuragatik, behin baino gehiagotan geldiarazi zidaten. Ertzainak: E tú, qué llevas ahí? Ez, ni hemengoa naiz, nik. Bale, bale, sigue.

        Beste behin, mugan, madero batek: E tú, ven aquí. Inazio furgonetan zen, ni estazioan, Paristik zetorren monja baten zai. Muga pasatu nahi zuten familia batzuk harrapatu zituzten. Morenoak, ijitoak edo, Errumaniakoak ez ote ziren. Eta: ya baninderamaten. Tranquilo, tranquilo, nik. Atxiki zidaten, eseriarazi, paperak ikusi, konprobatu zituzten. Bale, bale.

        Aurrena larruaren koloreari begiratzen baitiote. Gero urduri balin bazaude, horrek ere asko esan nahi du. Horregatik, lasai egotia da onena.