BERRIZ
Zuri esker ikasi dut
loak ez daukala leihorik.
Ezta gauak sarrailarik.
Gihar printzatuak pisu,
mundua buxatzeko gai naiz
ilea garbitzen dudanero.
Haurdunaldi oso bat
daramazu kanpoan;
inguruari adi
—gero eta adiago—.
Nik, berriz, ia bi haurdunaldi
puska-biltzen.
Azken bizitza txatala noiz idatziko.
Koaderno hau noiz itxiko.
Noiz itzuliko gorria, berriz.