UZTAIL URDINA
Mihia aingura munduratu zinen
gauerdia igaro berritan.
Bazirudien zain egona zinela, propio,
kartillan ezarritako eguna
noiz iritsiko.
Ebakia egin zizuten denboragarrenera.
Irekidura bat odol jario.
Ez dezazula gerora
behin ere igarri
mihia lotuta bizi izan zinena.