Algara mutilatuak
Algara mutilatuak
2021, saiakera
112 orrialde
978-84-17051-60-0
editorea: Jule Goikoetxea
Ane Labaka Mayoz
1992, Lasarte-Oria
 
2022, antzerkia
 
Algara mutilatuak
(Umorearen aho bikotasunaz, feminismotik)
Ane Labaka Mayoz, 2021

Atal asko mutilatu daitezke gorputz batean, batzuk besteak baino ikusgarriagoak, baina guztiak ere berdin mingarriak ebaketa nozitu duenarentzat. Hain ezaguna ez izanagatik ere, ohikoa den mutilazio horietako bati heldu dio Ane Labakak bere lanean, algararen erauzketari. Emakumezkoon gorputzetan fenomeno hori nola ematen den ikertzea izan du jomuga. Ariketa horretan bidaide izan ditu ipuin kontalariak, clownak, formatzaileak, aktoreak, aktibista feministak, gai jartzaileak eta bertsolariak, guztiak ere umorean arituak —eta, beraz, adituak— diren emakumezkoak, eta haien errelatoekin osatu du sentikortasunen gorputz mapa bat, zauri irekiez, orbainez eta sendabideez diharduena.

audioak:
“Irakurrieran”, Bizkaia Irratia, Leire Palacios (2021-04-19)
bideoak:
Kultursharea (2021-03-22)
kritikak:
Algaraka, Ainhoa Aldazabal Gallastegui, Argia, 2021-04-25
«Ez du erantzun bat eta bakarra proposatzen eta iruditu zait hitza hartu duten sortzaile guztiek askatasuna dutela ipar. Libreago sortzea, libreago barre eginaraztea eta libreago barre egitea».
Algara partekatua, Irati Majuelo, Berria, 2021-05-02
«Obra korala da Algara mutilatuak liburua; intentzionalitate argia du Labakak taldean egindako lana izan dadin saiakera hau».
Umorea, serio hartuta, Maitane Legarreta Etxezarreta, Gaztezulo, 2021-10
«Askapenerako eta eraldaketarako erreminta eta abagune paregabea izan daiteke umorea, beraz, aprobetxa dezagun. Irria sor dezakeen arren, umorea kontu serioa baita».