Hezur berriak
Hezur berriak
2025, poesia
80 orrialde
978-84-19570-41-3
Azala: Aitane Goņi Landa
Ane Labaka Mayoz
1992, Lasarte-Oria
 
2022, antzerkia
2021, saiakera
 
Hezur berriak
Ane Labaka Mayoz, 2025

Amapola hazi batetik, haragizko erauntsi bat. “Zorionak, idatzi zidan, jakin dut hezur berriak dauzkazula”. Jendaurrean mutututako gorputz dardaratu batean, zirriborro-lanbro batekin dabil hara-hona poemotako ahotsa, idazten lagunen ahots-mezuak entzun ahala, idazten loezinean dela. Nola egiten dute besteek? Ama idazleak, ama lagunak, ama fakirrak. Ospitale hotz batean barruratutako hatzak eta barruratutako hitzak, dena normal, itsasaurreko anbibalentzia, erruak, damuak. Jaioberri baten arnasa etxekotu bezpera eta harekin heldutako argi-itzala bildu ditu Ane Labaka Mayozek bere lehen poema liburuan.

audioak:
Aurkezpen pilula, (2025-03-26)
kritikak:
Amatasunaren bizipena, Paloma Rodriguez-Miņambres, El Diario Vasco, 2025-04-19
«Lehen poema liburu honetan bere intereseko gaietan sakondu egiten du amatasunean foku nagusia jarrita, ikuspegi tradizional eta berrien gaineko itaunketa gogoetatsua eratzen duen artean».
Hezurrak eta muina, Maddi Galdos Areta, Argia, 2025-05-25
«Deigarria da oraindik tabu diren eta gizarteratzeko zail izan ohi diren auziek lerrootan duten lekua: hamabi asteko langak ostentzen duen ezintasun soziala, ama berriek informatuta egoteko duten betekizuna, erdiondoko depresioa antzemateko frogen gizatasun falta eta amek jasaten duten biolentzia dira adibide».