7 HILABETE
Lanera azkarregi itzultzeagatik
haurreskolan goizegi uzteagatik
lan ordaindurik ez egiteagatik.
Hazierari buruzko behar beste liburu
ez irakurtzeagatik
liburuek diotena ez betetzeagatik.
Zure aurrean negar egiteagatik
amorratzeagatik
negarrez ari zarela beste norbaitek
sosega zaitzala desiratzeagatik.
Zurekin jolasteko gogorik ez izateagatik.
Lehenengoz ahuspez jartzea lortu duzun unean
zuri begira ez egoteagatik.
Jendez inguratuta egonda ere
bakar-bakarrik sentitzeagatik
lagunen falta izan arren ez deitzeagatik
komunean gotortzeagatik
inoizka bakarrik —eta patxadaz— gosaltzearekin
fantaseatzeagatik.