LOKATZA
Haserre nago
hau dena isilpean gorde zenutenokin.
Isilarazi zintuztetenekin.
Bularrezurraren hondoan
hutsarte zabalxeagoa nuke
aurrez aditzerik izan banu.
Akaso ez litzateke eztarrirainokoa
zikinaren ubera.
Konpultsiboki bilatzen ditut orain
liburuak, podcastak, filmak,
ahotsak, sorbaldak, ispiluak, zubiak.
Asmatzeko nola eman forma
lokatz honi.
Nola egin ahoskagarri.