Hezur berriak
Hezur berriak
2025, poesia
80 orrialde
978-84-19570-41-3
Azala: Aitane Goņi Landa
Ane Labaka Mayoz
1992, Lasarte-Oria
 
2022, antzerkia
2021, saiakera
 

 

ISLAK

 

 

Min daukat saihetsetan.

 

Baina lagunek guapa,

ezagunek txalo —begiekin—,

ezezagunek irribarre pasaeran.

 

Zegokidana betetzen ari naiz,

azkenean.

 

Baldar noa;

aurretik doakit sabela,

pauso batzuk atzeragotik, ni.

 

Batzuetan ahaztu egiten zait

buztinezkoa naizela.

Buztinezko jainkosa tripaduna.

 

Orduan gertatzen da:

ezustean harrapatzen nau

ispilu itxurako zernahik

eta bihotzak jauzi egiten dit

eztarri-zuloan gora.