Hezur berriak
Hezur berriak
2025, poesia
80 orrialde
978-84-19570-41-3
Azala: Aitane Goņi Landa
Ane Labaka Mayoz
1992, Lasarte-Oria
 
2022, antzerkia
2021, saiakera
 

 

BELDURRA II

 

 

Jaio orduko zenbatu nizkizun hatzak;

eskuetakoak lehenengo,

jarraian oinetakoak.

 

Hiru egun igaro genituen ospitalean;

hiru egun oso gau bakarrean.

Etxera etorri ginen gero

baina etxea etxe izan ez eta

gainera zetorkigun puskaka.

 

Altzoratzean dena ahaztuko zaizu, zioten.

Pozik egon behar zenuke, diote orain,

zehar-esanez.

 

Itzala hedatu zaigu, ordea,

logelako sabaian.

Antzaldatu da ezarian

—ilaun izateari utzi—, mudatu,

hazi zaizkio sustraiak erroak adarrak.

 

Lo zaudelarik,

eskua pausatzen dizugu gainean:

arnasa hartzen jarraitzen duzu.