Hezur berriak
Hezur berriak
2025, poesia
80 orrialde
978-84-19570-41-3
Azala: Aitane Goņi Landa
Ane Labaka Mayoz
1992, Lasarte-Oria
 
2022, antzerkia
2021, saiakera
 

 

TALAIATIK

 

 

Hutsik dago herria goizean.

 

Haurdunak, ama berriak eta adinekoak

kaian eguzki egarri

—eta adinekoei bultzaka doazen

bizkarrezur okertuak—.

 

Balea pausoz igo naiz.

 

Orain hurrena hemen izan nintzenean

puskaz handiagoa zen nire itzala.

Iraileko mareak inoizko bizien,

lau hilabete baino ez dira igaro ordutik.

 

Anbibalentzia

aipatu izan didate askok;

orain arte ez nuen esangura ulertzen.

 

Nigan guztia da aho biko.

 

Betirako hemen goian geratzeko gogoa,

itsasoz haraindi ihestekoa,

eta, hein berean,

bulkada zoro hau erraietan,

aldiro zuganaino tira egiten didana.