Hezur berriak
Hezur berriak
2025, poesia
80 orrialde
978-84-19570-41-3
Azala: Aitane Goņi Landa
Ane Labaka Mayoz
1992, Lasarte-Oria
 
2022, antzerkia
2021, saiakera
 

 

AZKEN BAINUA

 

 

Etxepeko txinatarrak

margotu zizkidan azkenekoz,

gorri bizi-bizi,

bizkarra kakotuta, burua makur

neure oinetara.

Klasea ilustratzeko

estanpa perfektua ginen.

 

Geroztik, kristalak garbitu

eta armairu-hondoak ordenatu ditut.

Habiaren sindromea omen;

guztia luizitu aurretik

guztia dagokion lekuan dagoela

berresteko behar larri hau.

 

Arraro dauzkat behatzak,

uda sasoia izanagatik

margo arrastorik gabe

—emaginaren aginduz—.

 

Hondartzara bidea sandaliatan;

ni eta nire alderakarga

asfalto errea higatzen.

 

Berandu da,

apenas dagoen beste inor.

 

Putzu urdinean murgil

soinari flotatzen utzi

gaurkoa azkena izan daitekeela jakinik.