DESIO DIZUT
mihise garbi bat,
zurezko marko hautsi bat,
mailegatutako arropa poltsak
apailatzen ari naizela
—zer bai eta zer ez— .
Ez proiektatu nahi izatea ere
proiektatzea da, akaso;
ezertan pentsatu nahi ez izatea
zeozertan pentsatzea izan ohi den moduan.
Orri zuri bat
opa dizut,
hatz eta kafe eta odol markarik gabea.