Hezur berriak
Hezur berriak
2025, poesia
80 orrialde
978-84-19570-41-3
Azala: Aitane Goñi Landa
Ane Labaka Mayoz
1992, Lasarte-Oria
 
2022, antzerkia
2021, saiakera
 

 

IFRENTZUA

 

 

 

A-ri

 

 

Arrazoiz diozu

ameto ez ezik gorazarre

egiten diogula

arauari.

 

Zigorra

duela ifrentzu

ospakizunak.

 

Eta deitu behar geniekeela

ezkontzei ezkontza,

eta beibixauer-ei beibixauer.

 

Ez dugula inoiz dirua jarri

lanik gabe geratu denarentzat.

Ez duela sekula oparirik jaso

—ez bazkari sorpresarik,

ez argazki saiorik,

ez pixoihalik...—

aita hil hurrena zaindu behar izan duenak.

 

Ez dugula topa egin

bigarren karrerengatik.

Aurreneko liburuarengatik.

Nagusi eta mutil-lagunak ohi

bihurtu izanaren alde.

 

Are, ospatzeke daukagula oraindik

ia bi urte eta erdiren ondoren

bizitzara itzuli izana bera.

 

Berriro ibiltzeko gai izatea.