Hezur berriak
Hezur berriak
2025, poesia
80 orrialde
978-84-19570-41-3
Azala: Aitane Goņi Landa
Ane Labaka Mayoz
1992, Lasarte-Oria
 
2022, antzerkia
2021, saiakera
 

 

HERRESTAN

 

 

I-rekin gurutzatu naiz bion jaioterrian.

 

Nire uhinak dantza diskretuan oraindik

alkandora nasai honen pean.

 

Gurasoen etxe atarian topatu dut,

bi piezatako karrotxoa herrestan.

 

I da nire lehen txoro-haizea

lehen ezpainak lehen azala lehen galerna

lehen dena.

Izan zena lehen.

 

Biotako inork ez die bere haurrei jarriko

elkarrekin osatu genuen zerrenda hartako

izen bat bera ere.