Hezur berriak
Hezur berriak
2025, poesia
80 orrialde
978-84-19570-41-3
Azala: Aitane Goņi Landa
Ane Labaka Mayoz
1992, Lasarte-Oria
 
2022, antzerkia
2021, saiakera
 

 

INUDE

 

 

Hitzek itzuri

gorputzak gainez

haragizko erauntsi bat naiz

zalantzari emana.

 

Esnetu zaizkit bularrak

baina inseguru hartzen zaitut besoetan

baina zure aitak puskaz hobeto egiten du dena

baina izua diot zurekin bakarrik geratzeari.