BURBUILA
Maite ditut
burbuiletatik kanpo bizi direnak.
Nigandik ordu eta bost minutura,
gutxienera jota.
Gertu izan dutenak
ezin konta ahala egonarri.
Etxean egindako marmelada;
dozena erdi arrautza.
Gehien behar nuenean,
siempreviva lehortuzko sortak
eta lau hitz:
“Lasai, joango naiz neu”.