Hezur berriak
Hezur berriak
2025, poesia
80 orrialde
978-84-19570-41-3
Azala: Aitane Goņi Landa
Ane Labaka Mayoz
1992, Lasarte-Oria
 
2022, antzerkia
2021, saiakera
 

 

AMAPOLA HAZI BAT

 

 

Astelehena zen,

astelehen berunezkoa.

Errekondotik gentozen oinez

zerua herdoil kolore.

 

Asteburuan neure gorputzaz beste

eginda ni, beste behin.

 

Bularrak hantu,

norbait barrutik puzka balute bezala;

kuleroetan orbanik ez.

 

Farmaziatik igaro ginen etxerakoan

—badaezpada ere—

atrakatzaile hasiberriaren dardara ahotsean.

 

Komunean

barre eta negar aldi berean:

nik negar eta zuk barre.

 

Desio nuen

 

ez nuen espero, haatik. Oraindik ez.

Amapola hazi baten tamaina zuela leitu genuen.

 

Sabelari laztan egin nion

aurreneko aldia izan zen.