Hezur berriak
Hezur berriak
2025, poesia
80 orrialde
978-84-19570-41-3
Azala: Aitane Goņi Landa
Ane Labaka Mayoz
1992, Lasarte-Oria
 
2022, antzerkia
2021, saiakera
 

 

DAKIDANAREN ERDIA

 

 

Narrasean hasi aurretik

badakit

mugimenduak librea behar duela.

 

Ebakortzek oiak zulatzerako, mahats alea

pipitaz gabetu behar dela, eta lau zati egin.

Sagarra zein udarea laminatan.

 

Azukre-kotoietan hazten ditugula diote.

Gu sinetsita gaude, aldiz,

haiek baino gehiago dakigula.

 

Tarteka desio dut

erabat zurztea jakintzaz.

Kolpetik ahaztea dakidanaren erdia.

 

Txupete bat alkoholetan blai.

Haur bat marruka

sehaskan.