AZKENIK
Berandu,
baina iristen ari naiz.
Iristen aldizkako poz betera,
kilima-hotsera,
bihotza begietan,
ume handiagoen keinuetan zureak
imajinatzera.
Zu oinez ikasten
—goizetan puskaz baldarrago
iluntzeetan baino—.
Hutsetik abiatzen egunero.
Zu burrun miau txutxu.
Iristen ari naiz, azkenik.
Berandu,
baina iristen.
Katuka zabiltzala jada.
Beranduegi, guztiak behar baitu
besteak baino lehen.
Lepauztai zamatuari laztanka,
ezin diot pentsatzeari utzi
batzuk ez direla sekula
pisu honetatik libratuko.