Hezur berriak
Hezur berriak
2025, poesia
80 orrialde
978-84-19570-41-3
Azala: Aitane Goñi Landa
Ane Labaka Mayoz
1992, Lasarte-Oria
 
2022, antzerkia
2021, saiakera
 

 

SENA

 

 

Erabaki egin zintudan.

Eta hala ere.

 

Nenuco arrosa eta Nenuco urdina.

“Eta zuek, noizko?”.

Neskatoak jolastokietan

niniei lagun egiten.

 

Inguruko ia guztiek

erabaki dutena erabakitzea

erabakitzea al da

zinez?

 

Eta hala ere.

Erabaki egin zintudan.