Hezur berriak
Hezur berriak
2025, poesia
80 orrialde
978-84-19570-41-3
Azala: Aitane Goņi Landa
Ane Labaka Mayoz
1992, Lasarte-Oria
 
2022, antzerkia
2021, saiakera
 

 

IRUNTZIAN

 

 

Egunari orduak urratzen

azazkal hautsiz.

Eginbehar oro disekzio-mahaian;

erloju-bonba bat

magalik magal.

 

Dena da berehalako.

Dena hemen eta orain.

Biharra ez da existitzen.

 

Izaki urdin ilunak nola,

katean lanean, erreleboka.

 

Infusio bat portuan

konpainia minean.

Bilera bat online.

Tartetxo bat atzeko zaratarik gabe

—zaratarik gabe, baina telefonoari adi—.

 

Eten bat

gure errutina fordistan.

 

Dei luze bat.

Disko kuttun bat, osorik.

Paseo bat itsasargiraino.

 

Zure denboraren iruntzian

datza nire denbora.