Hezur berriak
Hezur berriak
2025, poesia
80 orrialde
978-84-19570-41-3
Azala: Aitane Goņi Landa
Ane Labaka Mayoz
1992, Lasarte-Oria
 
2022, antzerkia
2021, saiakera
 

 

ALEXANDERPLATZ, 06:12

 

 

eta tartean-tartean

oroitzen gara

baginela

orain arte

ere.

Ione Gorostarzu

 

 

 

Bi maleta txiki gurpildun

goizeko lehen tranbia lozorrotuaren zain

gainean elur-lumak

etzaten urtzen desagertzen.

 

Aurreko gauez sumatu uste izan nuen

lehenengoz mugitzen.

Jarri eskua hemen, esan nizun.

Sentitzen duzu zerbait?

 

Sudur-puntak antzigar,

negua generaman soinean.

Soinean baino ez.