Hezur berriak
Hezur berriak
2025, poesia
80 orrialde
978-84-19570-41-3
Azala: Aitane Goņi Landa
Ane Labaka Mayoz
1992, Lasarte-Oria
 
2022, antzerkia
2021, saiakera
 

 

GURE AMA

 

 

Izan nahi ez nuen amak deitu dit gaur.

Leire Bilbao

 

 

 

Ez da etxe txokoan bizi

ez ditu lekaleak bezperatik beratzen uzten

ez zaizkio pastelak behar beste harrotzen:

koloka dauka sukaldeko mahaia.

 

Bere lagunengandik aldendu zen gutxika.

Aitarenekin elkartzen da orain tarteka,

ez da zaleegia ere.

 

“Baietz ni joan eta aurkitu”

esaten zigun umetan

—beti atezuan, beti prest— .

 

“Ni ez naiz horrelakoa izango”

egiten nuen nik zin; eta hala ere

zain-zain egoten nintzaion

behar nuen hori

berak noiz ekarriko.

 

Gaur neure burua harrapatu dut

gure ama iristear zela-eta

etxeko sukaldea presaz txukuntzen.