Hezur berriak
Hezur berriak
2025, poesia
80 orrialde
978-84-19570-41-3
Azala: Aitane Goņi Landa
Ane Labaka Mayoz
1992, Lasarte-Oria
 
2022, antzerkia
2021, saiakera
 

 

AMA IDAZLEAK, AMA LAGUNAK ETA AMA FAKIRRAK

 

 

Fosildu zait sintaxia,

irudimena bezatu.

Itoginak dauzkat burmuinean.

 

Aurrerantz beharrean zabaletara

egiten du denborak

besteen kontrakarrean bizi garenetik.

 

Postaria madarikatu nuen atzo

lo arinean zeundela isiltasuna eteteagatik

—ez nuen pentsatu ere egin

niretzat izan zitekeenik—.

Kaxa bat zekarren eskuetan,

argitaletxeak zigilatua.

 

Paperezko erditzeen ederra:

orri inprimatu berrien usaina,

hasieran ohar putzu bat baino ez zena

esku artean izatearen poza.

 

Amaz gain

beste zerbait ere

banaizela sentitzearena.

 

Lagunaren argazkia mugikorrean

—eta bi bihotz more—;

heldu da herriko liburu-dendara.

 

Barkatu, erantzun diot neure artean,

zuretzat ez daukadan denbora

idazteko hartzen saiatzen ari naiz.