Hezur berriak
Hezur berriak
2025, poesia
80 orrialde
978-84-19570-41-3
Azala: Aitane Goņi Landa
Ane Labaka Mayoz
1992, Lasarte-Oria
 
2022, antzerkia
2021, saiakera
 

 

POZ TXIKI BAT

 

 

Hurreratu naiz mantapean

harik eta bi-bion aurpegiak

parez pare izan arte

eta, hara non, bete zaizkizun

masailak bizitzaz.

 

Bare urratu duzu egunsentia.

 

Diotenez,

hasierako irriak bi motatakoak izan daitezke:

erreflexuzkoak edo sozialak.

 

Utzidazu nahita egin duzula pentsatzen.