Hezur berriak
Hezur berriak
2025, poesia
80 orrialde
978-84-19570-41-3
Azala: Aitane Goņi Landa
Ane Labaka Mayoz
1992, Lasarte-Oria
 
2022, antzerkia
2021, saiakera
 

 

BELTZEAN ZURI

 

 

Plastikozko karpeta berdexka

abaniko lez.

 

Beheregi dago sabaia;

ia ez du sabaia ematen.

 

Bihotza ari zait

taup, taup eta taup

inguruan ditudanek zenbat

aste pilatu ote dituzten

igarri nahian.

 

Biluzteko gerritik behera. Zabaltzeko ondo hankak.

Jaisteko ipurdia gehiago. Erlaxatzeko.

 

Esku blaitu batek eusten dio

harrizko sorbalda bati;

iruntzitara, bestela, sorbaldak eskuari.

 

Hotz egiten du hemen.

 

Bihotz bat ari zait

taup, taup eta taup

beltzean zuri

16 mm irakurri dut pantailan.

 

Dena ondo dagoela eta jantz naitekeela.

Kentzeko azaleko lika maindirearekin.

 

Oldeka dator arnasa.

Goazen lehenbailehen hemendik.

 

Hurrena gatozenean

teilaturago jaikiko da sabaia,

beste norbait izango dut

zeharretara niri so.