Mina hartzeko ere
Mina hartzeko ere
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-84-6
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2023, narrazioa
2017, narrazioak
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 
Mina hartzeko ere
Juan Luis Zabala, 2022

Umetako jolastokira itzultzea eta hizkuntzaren adarkatzeetan jostatzea. Onenak emanda egon zaitezkeela antzematearekin batera eraldatzen hasten den begirada eta eguneroko esan arruntenen atzealdean azterka egitea. Orain maitasunaren gozotik, orain oinazearen garratzetik, bata galduko edo bestea luzatuko den beldurrez, konformidadearen bila, ironiaren argiz bildu ditu Juan Luis Zabalak poema liburu honetako aleak.

bideoak:
KM Kulturunea (2023-02-17)
kritikak:
Ezer erakutsi beharrik gabe, Irati Majuelo, Berria, 2022-05-08
«Poema narratiboak zein existentzialistagoak tartekatzen dira, eta idazkerak arruntera jotzen du sarri, errepikapenen edota kaleko esamoldeen bidez idazlearen lengoaia propioa artifiziorik gabe islatuz».
Euri malkoak eta bizitza printzak, Maddi Galdos Areta, Argia, 2022-05-15
«Hitzen hautaketa arduratsua tarteko, hizkuntza doi eta dotorea gailentzen da poemotan, eta atentzio berezia ematen dute egitura eta soinu errepikek».
Lekua topatuz munduan, Paloma Rodriguez-Miņambres, El Diario Vasco, 2022-07-09
«Nahiz eta denborak zaharberritzen dituen mina eta nostalgia, liburu honek helduaroari buruzko ikuspuntu errealagoa, doituagoa eskaintzen du, faltsua suertatu ohi den baikortasuna alboraturik».
Hilko gara, hutsa sikiera mina saihestuko bagenu!, Mikel Asurmendi, blogak.eus, 2022-12-15
«Bizitzaren laugarren herenera arribatuta, Zabalaren poesia artefaktu lehergarria gisa sumatu dezakegu. Bere poesiak lokatza zabaltzen du, eder-minez zabaldu ere. Poesia-arma hori lasai bizi nahi du, ordea. Tamainan».