Mina hartzeko ere
Mina hartzeko ere
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-84-6
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2023, narrazioa
2017, narrazioak
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 

 

JAIOTERRIAN

 

 

Jaioterrira itzultzea

hemen jolasten gintunan txikitan

esatea dun, hor jaio zunan gure ama,

han zeukanan aita zenak

denda ere bazen tailerra,

fabrika hartan

lan egiten zinan arrebak,

lagun min batekin joka eta borrokan

hasi nindunan plaza horretan,

eraikin honetan zegonan eskola

bost urte nituenean,

negar egin ninan

ekarri ninduten aurreneko egunean,

eta oraindik ere mundua isiltzen zaidanean

barruan entzuten dudan negarraren

hasiera izan zunan hura.