Aurkibidea
ERDI BANA
Dena erdi bana
egingo zutela
agindu zioten elkarri,
inoiz ezer ez falta izateko,
inoiz ezer ez izateko soberan,
inoiz ez erdibidean gelditzeko.
Erdi bana egin zituzten
pozak eta penak,
oinazeak eta plazerak,
zeruak eta lurrak,
sasiak eta hodeiak,
zirenak eta ez zirenak,
platelmintoak eta nematelmintoak.
Ezin izan zuten
heriotza erdibanatu.