Mina hartzeko ere
Mina hartzeko ere
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-84-6
Juan Luis Zabala
1963, Azkoitia
 
2023, narrazioa
2017, narrazioak
2006, narrazioak
2000, nobela
1996, nobela
1994, ipuinak
 

 

KWIATKOWSKI LAKO

 

 

Bizikleta gainean aldapa bati ekitean

ziklista sentitu izan naiz beti.

 

Merckx izan nintzen haurtzaroan,

Hinault gero, Lejarreta, Indurain,

atzera begiratu gabe buruan erasoan.

 

Orain, aldiz, onenean ere,

Kwiatkowski lako sentitzen naiz;

ez ordea Munduko Txapelketa irabazten

edo Donostiako Klasikoa Bulebarrean,

ezpada besterentzat lanean indarrez hustuta

helmugara iristea beste xederik ez duenean,

zer galdurik ez, derrigorraren zamatik libre,

inori ezer erakutsi beharrik gabe.

 

Idazle moduan are apalagoak ditut

garai bateko alegiazko gizandikeriak.

Orain, asko jota, onenean ere, idaztean

Juan Luis Zabala lako sentitzen naiz.