kritikak:
Behin ere galdu ez zutenak, Xabier Aldai,
Euskaldunon Egunkaria, 1996-11-02
«Zabalaren testu denetan ukitu metafisiko eta existentzialak beti izan du pisu garrantzitsua. Protagonistak ezpata eta hormaren artean mugiaraztea gustukoa izan du baina, oraingoan, beharbada zorro berean esparru zabalegia bildu nahi izan duelako, eta baita idazkera errazagoaren alde jo duelako ere, arinagoa da bere ukitu pertsonal hori».
Gaztetxean, Felipe Juaristi,
El Diario Vasco, 1996-11-09
«Liburua leituta batek baino gehioagok pentsa dezake kronika zehatz eta xehea dugula Galdu arte liburua, baina ez da hala, nahiz eta Juan Luis Zabalak nobela aurrera eramateko erabili duen teknikak horixe pentsarazi».
Lost generation, Itxaro Borda,
Argia, 1996-11-24
«Baby boom garaiko gazteen “errebeldiaren” kontakizuna da bestalde: opulentziaren umeak izanagatik, ausatzeko eta lanegiteko toki zein aukerarik edukiko ez duen jende saldu kidekoak dira, segurtantza izpirik gabekoak».
Gaztetxean galduta, Javier Rojo,
El Correo, 1996-11-29
«Nobela folklorikotzat har badaiteke ere, ezin gauza berbera esan elkarrizketetan agertzen den hizkeraz: Juan Luis Zabalak inork baino hobeto jakin du isladatzen giro horretan mugitzen ziren gazteen hizkera».